XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Non nengoan? Zer ziran eskumuturrean neukazan plastikozko hoditxoak?

Nor zan aldameneko ohean lozorroan egoana... Hara, bera zan, bai, bera... Mikel, nire lagun mina!

Adierazo ezina izan zan sentitu neban poza.

Ez nenbilen ametsetan, ez horixe, itzuliak ginan Erdi Arotik, itzuliak ginan!

Nirea besteko handia izan zan gelan egozanena ere, jakina, nire amarena eta Mikelen arrebearena.

Begiak malkoz bete jakezan nik sena berreskuratzen nebala ohartuta.

Berehala, baina, gogoetetan murgildu nintzan, itaun-uholde batek behartuta.

Itzulia nintzala... Nondik?

Bidaia ikaragarri batetik ala amets zoro batetik?

Ezbaietan geratu nintzan.

Nekatuta nengoan, bestalde, guztiz nekatuta!

Baina neke eta guzti, lehentxoago irudiak moduan, gomutearen pantailan gertatutako guztia hasi zan agertzen, bizi-bizi, garbi-garbi eta... guztiz txundigarri!